XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Olerti-eguna.

Aurtengo OLERTI EGUNA Larrean, karmeldarren komentuan ospatuko da, J.L., azaroaren 23'an Kristo Errege egunean.

Goizeko 11,30'etan meza nagusia itzaldi ta guzti; ondoren 12,30'etan, betiko aretoan, sariak banatzea, olerki sarituak irakurtzea, poesiari buruzko alkar-izketa jakingarria, ta abar.

Bazkal-bitartean itzaldi batzuk.

Olerkari bat omendu ere egingo da, beste urteetan bezela.

Lau sailletan bereziko da olerki-sariketa: I. Lirika sailla, nai den luzera ta tankerakoa, jatorra izan ezkero.

II. Poema bat; euskal bizitzari dagokiona ba'litz, obe.

III. Alegi-xorta.

IV. Amar-amabi lantxo ezberdiñak, bertsolari maillan egokituak.

Urrillaren azkenerako bialdu bear dira lanak.

Epai-maiko igaz saria jaso zutenak egingo dizkigute.

Zuzenbide ontara biali lanak: Aita Onaindia, Larrea-Amorebieta (Bizkaia).

OLERTI aldizkaria.

Irarkolan daude lanak, eta Olerti-Egunerako esku artean izango duzue.

Aurten asita, urtean bi ale izango dira, bakoitzak 150 bat orrialde ditularik.

Liburutegietan salduko da, baiña arpidedunai merkeago egingo zaio.

Arpidetu zaitez.

Aita Onaindia.